Aurtengo kurtsoan Euskal Herriko Unibertsitateak eskeintzen duen Psikodidaktikako Masterra egitea erabaki dut. Momentuan Matematika Didaktika klaseak ematen ditut Bilboko eta Donostiko Irakasleen eskoletan. Nire ikasketetan ez da inoiz hezkuntza edo didaktikara bideraturiko ikasgairik egon, eta arrazoi horregatik erabaki dut Master hau burutzea. Egia esan, oso ideia eta kontzeptu interesgarriak ezagutzen ari naiz, nire lanbidean ziur probetxuzkoak izango direnak.
Master honetako ikasgaien artean, "Teknologia berriak eta hezkuntza berriztapena" gaian, beste ariketa batzuen artean, blog hau sortzea proposatu ziguten, eta hona hemen emaitza. Blogean teknologia berriek eskeintzen dizkiguten baliabide batzuk aurkeztu eta azaldu ditut, adibideak ere ekarriz. Bestalde master honetako gainontzeko ikasgaietan egindako lanak ere erakusten dira. Guzti hori, eskuinaldean agertzen den zerrendan barneratu dut, sarrera ezberdinetara bideratuko zaituelarik.
Lan honen bitartez aurretik inoiz ikusitako baliabide ugari ezagutzea lortu dut. Horietako asko oso baliagarriak izango zaizkit nire lanerako eta beste batzuk dagoeneko erabiltzen ditut. Praktikatzea, ikasteko ezinbestekoa dela argi dago, eta lan honekin gure ezagutza teknologikoak martxan jarri ditugu. Irakurritako testuetan ikusi dugu zelako garrantzia duen teknologia hezkuntzan modu egokian erabiltzeak.
Horrela izanda, espero dut guk ere ondo egokitzen jakitea.